martes, 29 de mayo de 2012

ABORTATZEKO GURASOEN BAIMENA BEHARREZKOA DA?


Duela gutxi, gobernuak, hamazortzi urte baino gutxiago dituzten neskek, abortatzeko gurasoen baimena izan beharko dutela, esan du. Honek eztabaida asko sortu ditu, haurdun dauden hamazortzi urte baino gutxiagoko nesken artean. Ni, nire burua, lege berriaren alde dauden pertsonen artean kokatzen naiz, nesken gurasoekin batera.
Zuk, zer egingo zenuke, seme bat izango bazenu, edo zure semea izango balu, ez lizuke gustatuko abortatuko duela jakitea?

Gurasoek haien alabaren bizitzan gertatzen diren gauzak jakiteko eskubidea eta beharra dute, seme-alabek 18 urte betetzen dituzten arte.
Kodigo penalean, emakumeak bakarrik du hitza bere semarekin egin nahi duenarekin, baina ere, 18 urte baino gutxiagoko pertsonak gurasoen baimena behar dutela edozein gauza egiteko edo edozein erabakia hartzeko jartzen du, ez zen beharko lege hau aplikatu abortatzeko erabakia hartzean?
Beste aldetik, 15,16 edo 17 urterekin, zure bizitzan egin nahi dituzun gauzak ez dituzu argi, erabaki garrantzitsuak, behintzat.

Uxue Aguirre edo Eneko Urtaranek esan zuten bezala, ez da beharrezkoa gurasoen baimena abortatzeko, izan ere, semea ez da gurasoena izango, eta semearen guraso berriek, nahiko erresponsableak izan beharko lirateke abortatzeko erabakia hartzeko, haien bizitza  kontuan hartuz.
Nire ustez, neska aurdun geratu bada eta abortatzeko erabakia hartzen badu, suposatzen da aurduna inboluntarioa izan dela, eta konfiantza duten pertsona arduradunak eta helduetan laguntza behar dute. Pertsona heldu eta arduradun horiek, gurasoak dira.

Hau dela eta, gurasoen baimena eta adostasuna behar-beharrezkoa da 18 urte baino gutxiago duten neskak abortatzeko ahal izateko.

martes, 28 de febrero de 2012

ASTEBETE AUBIXAN

Pasaden astean, Aubixara joan nintzen 2. B klasearekin. Gure helburua euskara ikasteazen. Baina beste modu batean: euskara hitz eginez.

Lehenengo egunean, astelenean, autobusetik jeitsi eta monitoreekin topatu ginen. Hauek etxe osoa erakutsi ziguten eta gero jolas bat proposatu ziguten. Jolasa ez zen oso zaila izan, bakarrik artile harila bat pasatu behar genuen elkarri geure izenak esanez. Jolasa amaitu zenean, bazkaldu gunuen (janaria oso, oso, oso ona zegoen). Arratsaldean, ez genuen ezer berezirik egin. Afaltzeko ordua heldu zen eta amaitu genuenean, futbolinara jokatu eta gero, ohera joan ginen. Bigarren eguna lehengoa baino gehiago gustatu zitzaidan. Goizean ez ginen etxetik atera. Baina arratsaldean bai, San Jose herrira joan ginen. Hor korrikan ibili ginen eta niri korrika egitea gustatzen zaidanez, ondo pasatu nuen. Asteazkenean mendira joan ginen, Eibar eta Elgoibarra. Kalamua mendia igo genuen. Ostegunean eta ostiralean, barruko joku gehiago egin genuen kanpokoak baino, baina oso dibertigarria izan zen.

Gehien gustatu zitzaidana, lagunekin euskaraz hitz egiten egotea izan da. Baina ez zaidana asko gustatu, lehenengo eguna izan da, aspergarria iruditu zitzaidan eta.

Barnetegi hau oso erubilgarria izan zait. Ez bakarrik euskara hobetzeko eta gehiago hitz egiteko, baizik eta, nire lagunekin egoteko eta gehiago ezagutzeko. Barnetgi hau ez dut inoiz ahaztuko eta monitoreak eta Maritxu ere ez.