martes, 28 de febrero de 2012

ASTEBETE AUBIXAN

Pasaden astean, Aubixara joan nintzen 2. B klasearekin. Gure helburua euskara ikasteazen. Baina beste modu batean: euskara hitz eginez.

Lehenengo egunean, astelenean, autobusetik jeitsi eta monitoreekin topatu ginen. Hauek etxe osoa erakutsi ziguten eta gero jolas bat proposatu ziguten. Jolasa ez zen oso zaila izan, bakarrik artile harila bat pasatu behar genuen elkarri geure izenak esanez. Jolasa amaitu zenean, bazkaldu gunuen (janaria oso, oso, oso ona zegoen). Arratsaldean, ez genuen ezer berezirik egin. Afaltzeko ordua heldu zen eta amaitu genuenean, futbolinara jokatu eta gero, ohera joan ginen. Bigarren eguna lehengoa baino gehiago gustatu zitzaidan. Goizean ez ginen etxetik atera. Baina arratsaldean bai, San Jose herrira joan ginen. Hor korrikan ibili ginen eta niri korrika egitea gustatzen zaidanez, ondo pasatu nuen. Asteazkenean mendira joan ginen, Eibar eta Elgoibarra. Kalamua mendia igo genuen. Ostegunean eta ostiralean, barruko joku gehiago egin genuen kanpokoak baino, baina oso dibertigarria izan zen.

Gehien gustatu zitzaidana, lagunekin euskaraz hitz egiten egotea izan da. Baina ez zaidana asko gustatu, lehenengo eguna izan da, aspergarria iruditu zitzaidan eta.

Barnetegi hau oso erubilgarria izan zait. Ez bakarrik euskara hobetzeko eta gehiago hitz egiteko, baizik eta, nire lagunekin egoteko eta gehiago ezagutzeko. Barnetgi hau ez dut inoiz ahaztuko eta monitoreak eta Maritxu ere ez.

1 comentario: